Enpresa osatzen dugunok jende prestua gara eta gaitasuna daukagu hartu behar dituzun erabakiak hartzen eta negozio-aukerak egiten laguntzeko; horrela, egoera bakoitzak eskatzen duen irtenbidea eskainiko dizugu. Bezero guztien ardura hartzen dugu, eta bakoitzari komeni zaion irtenbidea eskaintzen diogu, dituen beharren arabera.
Gaur egun merkatua oso zorrotza da eta enpresariak ahalegin guztia jarri behar du ondoen egiten dakiena egiten, hau da, bere produktua edo zerbitzua merkatura zabaltzen, eta profesionalen esku utzi negozioaren kudeaketan denbora kentzen dioten ardurak. Enpresa txiki eta ertainen beharrei erantzutea da gure zeregina, zehazki, zerga arloan, kontabilitatean, finantza gaietan eta lan kontuetan.
© 2010 Urrutia Asesores Consultores S.L.U. CIF B95244596. Bekoibarra 13, 1- 5 Gernika-Lumo.
Telefonoa: 94 627 14 75. Faxa: 94 625 19 73. - Argazkiak: Sarai Rodríguez Pinto.
Lege-oharra - Web mapa